MUGAZ GAINDIKO TAILERRAK AKITANIA-BERRIA, EUSKADI eta NAFARROAKO ENPRESEN ARTEA

Elektro-mugikortasuna, arlo elektrikoan zein hidrogenoan

Mugikortasun adimentsua eta jasangarria interesgarriak suertatzen zaizkizu zure jarduera zein proiektuetarako?

Biltegiratze elektrikoa, hidrogenotik abiatutako mugikortasuna, eta teknologia eta ezagupenaren garapenean ematen diren aukera berriei buruz gehiago jakin nahi duzu?

Edozein delarik zure jarduera, berrikuntza hauek zure interesekoak izan daitezke denbora aurreztu, ezagutza sortu eta eskala-ekonomiak erdiesteko.

Gai horiek jorratuko dituen jardunaldi bat antolatu dugu, honako programa honekin:

Apirilaren 22a, 9:30etatik 11:00etara

  • COMPET’plus programaren aurkezpena

  • MUBIL - Erreferentzia poloa mugikortasun adimendun eta iraunkorrean – MUBILen helburu nagusia Gipuzkoa eta Euskadi mugikortasun adimentsu eta jasangarri berrian nazioarteko erreferente izatea da. Ane INSAUSTI ALTUNA, zuzendari nagusiak esku hartuko du www.mubil.eus/eu

  • FEBUS - Paueko elkargoko emisiorik gabeko hidrogenezko garraio sistema. Lucie KEMPF Febus proiektuaren zuzendariak hitz egingo du.

  • NAVEAC - Nafarroa ibilgailu elektriko, autonomo eta konektatuaren alde - Nafarroako Gobernuak bultzatutako egitasmo publiko-pribatu. Mugikortasun berriaren inguruko lurralde-estrategia garatuz doa, industria garapen ikuspegitik batik bat, automozio eta energia berriztagarrien sektoretik berrikuntza eta eraldaketa industrialeko jarduerak berreskuratuz. Hizlariak: Luis GOÑI, SODENA eta Martín FLORES NAITECekoak - www.naveac.com
IZEN EMATEA >>

socios

COMPET’ Plus Eskubide guztiak erreserbatuta
Gure newsletterra jasotzeari utzi nahi diozu? Harpidetza utzi.
COMPET’Plus proiektua 2020 eta 2022 bitartean garatuko da, eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EFEG) finantzatuko du %65ean Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020). Lurralde-lankidetzarako Europako programa bat da, hiru lurraldeen arteko mugako lurraldearen garapen iraunkorra sustatzeko sortua.