"COMPET'plus – Espezializazio adimenduneko estrategiak mugaz gaindiko eskualdeetan"

2021eko urriaren 15ean – 9:30-11:00
(online – izena eman ondoren jasoko da lotura)

Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdeak, POCTEFA COMPET'plus proiektuko bazkideekin lankidetzan, alboko ekitaldi bat antolatuko du Eskualdeen eta Hirien Europako Astean (EU Regions Week), espezializazio adimenduneko estrategiek mugaz gaindiko eskualdeetan lehiakortasuna bultzatzeko izan dezaketen zeregin erabakigarria aztertzeko.

Mugako eskualdeek nola bultza ditzakete enpresen lehiakortasuna eta berrikuntza? INTERREG POCTEFA Compet'plus proiektuaren helburua da enpresen lehiakortasuna eta berrikuntza plataformak hobetzea, mugaz gaindiko eremuan jarduerak indartzeko, balio-kate indartuak sortzeko, eta ETEen eta enpresa traktoreen arteko lankidetza sustatzeko RIS3aren baterako eremuetan (energia, mugikortasuna, nekazaritzako elikagaiak eta industria sortzaileak).

Ekitaldiaren helburua da metodoa eta emaitzak aurkeztea eta eztabaidatzea, mugaz gaindiko lankidetzan aurrera egiteko nola erabil daitekeen aztertuz. Saio horretan, mugako eskualdeek ekonomia adimendun, jasangarri eta inklusibo bihurtzeko izan dezaketen zeregina eztabaidatu nahi dugu. Digitalizazioak eta lankidetzarako plataformek eskualdeen eta interes taldeen artean arlo eta interakzio berriak irekitzeko duten zeregina eztabaidatzeko gunea ere izango da. Azkenik, lankidetza hori nola gauzatu aztertuko dugu, eta mugaz gaindiko klusterren eta berrikuntzarako plataformen sorrerari buruz hitz egingo dugu. Compet'plus proiektua POCTEFA Competitiv'eko proiektuaren jarraipena denez, aurretik dauden mugaz gaindiko 3 klusterrak aurkeztuko ditugu (INNOVMEDICA, BIGDATIA eta ADDITIVALEY), eta baita klusterretan parte hartzen duten enpresen esperientzien lekukotasunak ere.

Programaren bazkideek antolatuko dute alboko ekitaldia, honako egitarau honekin:

  • Aurkezpena -Isabelle Boudineau, COReko kidea
  • COMPET'plus proiektuaren aurkezpena – Mugaz gaindiko klusterrak sortzea – CCI Bayonne Pays Basque -Beñat Jauregi
  • Mugaz gaindiko espezializazio adimenduneko estrategiak – Orkestra Deusto – Usue Lorenz
  • Mugaz gaindiko fluxu ekonomikoen azterketa – CCI Bayonne Pays Basque – Jon Arizmendi
  • Galderak eta eztabaida

Parte hartzea doakoa da, baina beharrezkoa da izena ematea.

Eman izena orain hemen klik eginez...

socios

COMPET’ Plus Eskubide guztiak erreserbatuta
Gure newsletterra jasotzeari utzi nahi diozu? Harpidetza utzi.
COMPET’Plus proiektua 2020 eta 2022 bitartean garatuko da, eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EFEG) finantzatuko du %65ean Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020). Lurralde-lankidetzarako Europako programa bat da, hiru lurraldeen arteko mugako lurraldearen garapen iraunkorra sustatzeko sortua.