COMPET’plus PROIEKTUA
Testuinguru horretan, COMPET’plus « mugaz gaindiko eremuan jarduerak birkokatzeko, balio-kate indartuak sortzeko eta ETEen eta enpresa traktoreen arteko lankidetza sustatzeko Enpresen lehiakortasun & Berrikuntza-plataformak » proiektuak – INTERREG POCTEFA (DG REGIO) funtsek hautatu eta %65 finantzatu duten Europako proiektua, zergak barne 862 895 €-ko aurrekontua duena – ETEen ekintzailetza lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatzea du helburu, proiektuan parte hartzen duten hiru lurraldeen arteko mugaz gaindiko fluxu ekonomikoak neurtuz eta puntako ETEak, start-upak eta balio erantsi handiko teknologia zentroak identifikatuz, lau RIS3 eremu bateratu hauetan:
Energia
Mugikortasuna
Nekazaritzako elikagaiak
Sormen-industriak
Erronka handi horiek lortzeko proiektuak, bai lehen edizioan bai honetan, Europako Batzordeak bertako eskualde bakoitzerako prestatutako RIS3 (Research and Innovation Smart Specialisation Strategy) ikerketa eta berrikuntzako espezializazio adimenduneko estrategia du oinarri, baina edizio honetan beste sektore batzuk hartuko dira kontuan. Honek Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako lurraldeek beren berrikuntzarako potentzialarekin ondoen bat egiten duten ezagutza-espezializazioak identifikatzea du helburu, haien baliabide eta gaitasunen arabera.
Puntu horretan hartzen du indarra mugaz gaindiko eskualdeak, izan ere, hiru lurraldeak bateratzen dituzten eremuetan zentratuko da proiektua. Horrela, mugaz gaindiko eremurako ondasun komun baten alde lankidetzan aritzea lortzen da ekoizpen-saretik, zentro teknologikoetatik hasi eta erakunde publikoetaraino. Horren guztiaren ondorioz, mugaz gaindiko eremu adimentsuago bat lortuko da, berrikuntza-ekosistema integratzaileagoa eta mugaz gaindiko kalitatezko enplegu jasangarriagoa sortuko delako eta fluxu ekonomikoak birkokatzearen ondorioz, hurbileko baliabideak erabiliko direlako.
HELBURUAK
COMPET’plus programaren helburua enpresa traktore eta liderren eta enpresa hornitzaileen (ETEen eta tokiko enpresen) arteko lankidetza-lana sustatuko duten bi berrikuntza plataforma sortzea da, eskaintza teknologiko bateratu bat gauzatuko duena. Horrek merkatura daitezkeen produktuak garatzeko ikerketa-akordioak ekarriko ditu.
Helburu orokorraz gain, COMPET’plusek helburu zehatzagoak ere baditu:
COMPET’plus ZENBAKITAN
4
2
3
AURREKARIAK
POCTEFA COMPETITIV ‘eko proiektuak, CCI Bayonne Pays Basquek, Gipuzkoako Ganberak, ORKESTRAk eta SODENA Nafarroako Garapen Ekonomikorako Elkarteak garatutakoak, ETEen lehiakortasuna indartzeko lanean jardun zuen 2016 eta 2019 artean, mugaz gaindiko lankidetzari esker. Eta horrek mugaz gaindiko hiru polo eratzea ahalbidetu zuen LLET osatzen duten hiru lurraldeetako 82 enpresa, teknologia-zentro eta kluster barnean hartuz.