BALIO-KATEAK

Behin hiru lurraldeetan komunak diren espezializazio eremuak identifikatuta, eremu bakoitzerako balio-kateen eraikuntzan aurrera egitea eta «stakeholder» (parte-hartzaileak) eta sektoreko bateratasunak identifikatzea da proiektuko ekintza honen asmoa.

Balio-kateak diseinatzeko, bazkide bakoitzak bere lurraldean hautatutako eremuko balio-katea aztertuko du. Lurraldeko balio-kate bakoitza eta haren maila indartsuak eta defizitarioak aztertuta, eta trakzio-enpresak eta ezkutuko txapeldunak mapan kokatuta, espazio hori Euroeskualdeko zein enpresek bete dezaketen eta Euroeskualdeko eremuan zer jarduera (salerosketa edota zerbitzua ematea) birkoka ditzaketen identifikatu ahal izango da. Era berean, dauden hutsuneak betetzeko beharrezkoak diren berrikuntza eta ezagutza beharrak identifikatuko dira.

Ildo horretan, honako azpi-ekintza hauek garatzen dira:

Enpresa berritzaileak identifikatzea

Ekintza honen ardatza sektore estrategiko bakoitzerako balio-kateen defizit-mailak bete ditzaketen enpresak identifikatzea da. Horretarako, balio-kateek zein ekoizpen, erosketa/salmenta eta zerbitzu-prestazioko jarduerek ez dituzten gaitasunak bereiztea izango da ahaleginen helburua, horiek birkokatu, osatu eta hautatutako balio-kateak indartu ahal izateko.

Enpresa interesdunekin tailerrak eta elkarrizketak antolatzea

Ekintza honen asmoa identifikatutako balio-kateekin lotutako sinergiak sortzea da, enpresa, start-up, ETE, unibertsitate, teknologia-zentro eta klusterren artean. Elkarrekin jardun eta lankidetzan aritzea da helburu nagusia, aztertutako lau eremuetako balio-kateak eta mugaz gaindiko ekonomia indartu ditzaketen eta proiektuaren lurraldeetatik kanpo dauden jarduerak birkokatzeko.

Kontratatzeko zein start-up berriak sortzeko potentziala duten profilak definitzea

Balio-kateak eratzeko eta lurraldeetatik kanpo zeuden jarduera jakin batzuk birkokatzeko lanean, jarduerak eta proiektuak garatzeko beharrezkoak diren enplegu-profilak detektatuko dira. Horretarako, profil profesionalak diseinatuko dira, epe labur edo ertainean egon daitezkeen enpresa-beharrak asetzeko. Profil eta eskaintza posible horiek ohiko plataformen bidez zabalduko dira (adib.: Enplegua-info.eu).

Identifikazioa

Enpresa berritzaileak

Sektore estrategiko bakoitzeko balio-kateen maila defizitarioak ase ditzaketen enpresak identifikatzea helburu duen ekintza.

Berrikuntza

Tailerrak, elkarrizketak eta profilak

Enpresa interesdunekin tailerrak eta elkarrizketak antolatzea + Kontratatzeko zein start-up berriak sortzeko potentziala duten profilak definitzea.

Ezagutu proiektuaren azken orduko guztiak.

HARPIDETU GURE NEWSLETERRERA