Mugaz gaindiko lankidetza-proiektu horrek aliantzak sortu nahi zituen hainbat enpresa motaren artean, euroeskualdeko funtsezko sektoreetan, ekonomia adimenduna, iraunkorra eta integratzailea eraikitzeko.

Ezarritako helburuak berrikuntzarako bi plataforma (hibridazio energetikoa eta nekazaritzako elikagaien hibridazioa), mugikortasunerako mugaz gaindiko partzuergo bat eta gamifikazioko, errealitate birtualeko eta errealitate areagotuko Kluster bat sortuz lortu dira. Mekanismo horiek enpresa sustatzaileen (talde handiak edo enpresa liderrak) eta enpresa hornitzaileen (enpresa txiki eta ertainak eta tokiko enpresak) arteko lankidetza sustatzen dute.

Egindako azterlanak, bazkideen arteko topaketak eta sinatutako lankidetza-akordioak lehen urratsa dira enpresen lehiakortasuna eta ETEen berrikuntza indartzeko. Proiektuko eragileak motibatuta daude POCTEFA programatik haratago hasitako lanarekin jarraitzeko eta Compet ‘Plus proiektuaren esparruan mugaz gaindiko lankidetza indartzeko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektuaren hedapenean parte hartu duten partaide guztiei eta bazkide guztiei, eta hasitako lanarekin jarraitzera gonbidatzen zaituztegu.

Proiektuan zehar garatutako baliabideak berrikustera eta mugaz gaindiko lankidetza garatzen jarraitzeko harremanetan jartzera gonbidatzen zaituztegu:

Eskerrik asko eta laster arte mugaz gaindiko proiektu berriei!

HARPIDETU GURE NEWSLETERRERA