COMPET’plus proiektuak bere lehenengo batzorde estrategikoa egingo du irailaren 8an Hendaian, Euroeskualdearen egoitzan. Batzorde horretan hiru eskualdeetako ordezkari politiko garrantzitsuenak elkartuko dira, eta mugaz haraindiko eztabaida politikorako eremu hau erabakigarria izango da interesguneei eta lankidetzari buruz eztabaidatzeko, eta balizko baterako jarduerak lantzeko. Helburua zera da, erakunde horien artean, mugaz haraindiko lankidetzak lurraldeko dinamika ekonomikoei egiten dizkien ekarpenei buruzko elkarrizketa bat sortzea.

Batzorde hau abiapuntu garrantzitsua da COMPET’plus proiektuaren helburuak lortzeko bidean, zeinak enpresen lehiakortasuna eta ETEn berrikuntza sustatu nahi baititu hiru lurralde horien (Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroa) artean mugaz gaindiko eta I+G+b-ren alorreko lankidetzaren bidez. Era berean, proiektu honek hiru eskualdeen arteko fluxu ekonomikoak neurtzea aurreikusten du, eta balio-erantsi handiko ETE, start-up eta teknologia-zentroak identifikatuko ditu RIS3ren (espezializazio adimendunerako ikerketa eta berrikuntza estrategiak) honako lau alor hauetan: energia, mugikortasuna, nekazaritzako elikagaiak eta sormen industriak.

Azken emaitza gisa, COMPET’plus-ek bi berrikuntza-plataforma sortu nahi ditu, trakzio-enpresen (talde handien edo enpresa liderren) eta enpresa hornitzaileen (ETEn eta tokiko enpresen) elkarlana sustatzeko, baterako eskaintza teknologikoa sortzeko xedez. Trakzio-enpresek euren beharrizanak azalduko dituzte, eta ETEk eta tokiko enpresek behar horiei erantzun beharko diete, identifikatutako teknologia-zentroetako eta ikerketa-zentroetako baliabideak erabiliz, aukera egokiak garatuz.

Lehenengo emaitzak

COMPET’plus-ek irudi berri batekin eman dio hasiera bere ibilbideari, zeinak hiru lurraldeen arteko sareko lanaren garrantzia azpimarratzen duen.

En este Comité Estratégico se discutirá sobre las apuestas regionales de competitividad y sus posibles conexiones y sinergias. Para ello, se presentará un análisis de las apuestas regionales para la competitividad del espacio transfronterizo como punto de partida para entender dónde se encuentran las convergencias y los retos de innovación compartidos por las tres regiones para contribuir al desafío del crecimiento de la economía apoyándose en la cooperación transfronteriza como factor clave de competitividad territorial. Este análisis se ha recogido en una publicación en castellano, euskara, inglés y francés (los dos últimos están en proceso de elaboración), disponible para el público general.

5 kideko partzuergoa

Proiektu honek diziplina anitzeko talde bat osatu du, analisi, enpresa, merkatu eta berrikuntza gaitasunak uztartzen dituenak, bost kideren partaidetzaren bidez: Baiona-Euskal Herriko Merkataritza
Ganbara (taldeburua), Gipuzkoako Bazkundea, Lehiakortasunerako Euskal Institutua – Orkestra, Nafarroako Garapena – Sodena eta Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea.

COMPET’ plus proiektua, zeina 2020 eta 2022 bitartean garatuko den, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (FEDER) bidez finantzatuta dago % 65ean, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bidez. Hiru lurraldeen arteko mugaz gaindiko garapen jasangarria sustatzeko xedez sortutako europar lurralde-lankidetza programa bat da, hain zuzen.

COMPETITIV’eko proiektuaren arrakasta

COMPET’plus ekimenak jarraikortasuna ematen dio Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroaren arteko eremuan gauzatutako COMPETITIV’eko mugaz gaindiko lankidetza proiektuari, zeinak Deusto Research Social Impact 2020 zigilua jaso duen.

COMPETITIV’eko 2016ean abiarazi eta 2019an amaitu zen, oso emaitza onak izanik eta bere helburuak bete eta gainditu ostean.

Mugaz haraindiko 3 partzuergo sortu ziren (AdditiValley, InnovMedica Alliance eta BigDatia), proiektuan hasiera batean proposatutakoak baino bat gehiago; osasungintzaren sektorean 6 berrikuntza-plataforma abiarazi ziren; eta 82 enpresa atxiki zitzaizkion proiektuari (hiru lurraldeetako enpresak, teknologia-zentroak eta klusterrak). Era berean, 21 negozio-aukera atzeman ziren aeronautikaren, espazioaren, petrolioaren eta gasaren, medikuntzaren eta energiaren sektoreetan. Mugaz gaindiko partzuergoak lanean ari dira europar talde handientzako soluzio lehiakorrak diseinatzen; esate baterako, Airbus, Ariane Group, Dassault, Total, Vallourec, Potez Aéronautique, Nutislab edota ENGIE taldeentzat.

COMPETITIV’eko proiektutik eratorritako mugaz gaindiko hiru klusterren lanaren jarraipena bermatuta dago Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak sinatutako hitzarmen publiko-pribatu baten bidez, bere helburua Euroeskualdearen espazioan hiru mega kluster horien iraunkortasuna ahalbidetzea izanik.

COMPETITIV’eko proiektua RegioStars Awards 2020 sarietako hautagaietako bat izan da, eskualde garapenaren arloan bikaintasuna eta ikuspegi berriak saritzen dituen urteroko lehiaketa europarra.

Harremanetarako:

HARPIDETU GURE NEWSLETERRERA