Mugaz gaindiko tailerra: Sormen & Kultur Industriak

Errealitate birtuala eta areagotua interesatzen zaizkizu eta baita gamifikazioa ere, zure jarduera eta proiektuetarako?

Gehiago jakin nahi duzu urrutiko prestakuntzaren, industriako mantentze-lanen, industriako prozesu birtualen eta abarren aplikazio errealei buruz?

Zure jardueraren sektorea edozein delarik ere, berrikuntza horiek interesekoak izan daitezke denbora aurreztu, ezagutza sortu eta eskalako ekonomiak sortzeko.

Gai horiek lantzeko jardunaldi bat antolatu dugu. Hauxe da programa

9:00h – 9:15h
SAIO BATERATUA

9:15h – 10:30h
TAILER PARALELOAK:

E-learning eta gamifikazioa. Prestakuntza motibagarrietarako
Gero eta ohikoagoak dira online-ikastaroak; malgutasun eta irisgarritasun handiagoko prestakuntza eskaintzeko aukera ematen dute. Teknologia eta metodologia berriei esker, prestakuntza hori askoz ere motibagarriagoa izan daiteke, tresna dinamikoak eta gamifikazioa erabiliz. Lehen tailer honetan, gaur egungo teknologia eta aukerak hobeto ezagutzeko proposamena egingo dizuegu, sektorean espezializatutako enpresen eskutik:

Errealitate areagotua urruneko laguntzarako
Urruneko laguntza egingarriagoa da errealitate areagotua erabiliz. Teknologia horrek ekintzak, urratsak, elementuak, marrazkiak eta ekipo baten mantentze zein konponketa-lanetan laguntzeko edozein seinale jar diezaioke aurrean azken erabiltzaileari. Erabiltzaileak modu argian jaso ahal izango ditu jarraibideak, argibide soiletatik harago, errealitate areagotuko kanal gisa erabiliko duen telefono edo gailu adimendun bati esker. Teknologia horiek aukera ematen dute laguntza denbora errealean jaso ahal izateko, eta, horrela, lankidetza-lan bat sortzen da; landa-laneko operadorea ez den inoiz bakarrik geratzen eta beti du konexioa bere eragiketa-zentroarekin.
Industria sektoreko enpresa bat bazara eta ekoizpena handituz, akatsak kenduz eta ekoizpen-denborak murriztuz bezeroentzako lehiakortasuna eta balio erantsia handiagotzeko tresnak bilatzen badituzu, hauxe da zure tailerra.
Bertan, erakunde hauetako hizlariek parte hartuko dute:


Errealitate birtuala arrisku-egoerak, instalazioak edota espazioak berreraikitzeko

Duela hainbat urtetatik erabiltzen da errealitate birtuala egoera, leku eta esperientzia berriak erakusteko. Lehen pertsonan bizitzen diren esperientzia horiek, dibertitzeko modua ez ezik, laguntza handia ere badira enpresentzat eta langileentzat; errealitate birtuala egoera arriskutsuak simulatzeko erabili baitaiteke, lan-arriskuen prebentzioan. Horretarako, enpresetako langile askok instalazio jakin batzuetan jaso behar dute sarritan prestakuntza, joan-etorri garestiak izaten dituzte edo beti erabilgarri ez dagoen material espezifiko baten beharra izaten dute. Horrez gain, entrenamendu batzuk errealitatean erreproduzitu ezin diren egoeretan egin behar dira (suteak, istripuak, operazioak). Errealitate birtualaren bidez, langileak egoera arriskutsuen simulazioen aurrean jartzen dira, beren erreakzioa zein den ikusteko eta aukerarik onena aukeratzen laguntzeko. Kasuistika horietarako, errealitate birtualak ingurune eta egoerak zehaztasunez birsortzeko aukera ematen du, eta horrela, esperientzia bizitzeko eta benetako ingurunean balego bezala prestatzeko aukera ematen dio erabiltzaileari. Era berean, ondare historikoa berreraikitzeko erabil daiteke eta baita edozein enpresa nahiz kultura-eremu ezagutzeko bisita birtualak antolatzeko ere.
Tailer honen bidez, sektorean espezializatutako enpresekin trukea egin eta teknologia horiek eta haien aplikazioak hobeto ezagutu nahi ditugu.
Erakunde hauen testigantzak izango ditugu:

10:30h – 11:00h
BATERATZEA ETA ONDORIOAK

HELBURUAK
  • Sormen eta kultur industrietako teknologiak hobeto ezagutzea: Errealitate Areagotua, Errealitate Birtuala, e-learning plataformak
  • Enpresa espezializatuekin elkartrukaketa bat izatea
  • Sektore ezberdinetako proiektuak aztertzea (Industria, Nekazaritza Elikagaiak, Eraikuntza, Turismoa…)
Eman izena orain hemen klik eginez... >>

 

Date

Mar 26 2021
Expired!

Time

09:00 - 11:00

Local Time

  • Timezone: Europe/Paris
  • Date: Mar 26 2021
  • Time: 09:00 - 11:00
Online

Location

Online
https://zoom.us/