MUGAZ GAINDIKO FLUXU EKONOMIKOAK
Ildo horretan, honako azpi-ekintza hauek garatzen dira:
RIS3en ANALISIA
Mugaz gaindiko espazioaren lehiakortasuna indartzeko eskualde-apustuak aztertzea; analisi hori ekonomiaren hazkundea sustatzeko hiru lurraldeek partekatzen dituzten konbergentzia eta berrikuntza erronkak non dauden ulertzeko abiapuntutzat hartuz eta lurralde-lehiakortasunaren funtsezko faktore gisa mugaz gaindiko lankidetzan oinarrituz.
Azterketa hori ORKESTRAK gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez egindako argitalpen batean jaso da.
Mugaz gaindiko fluxu ekonomikoen analisia
Lehentasunezko lau espezializazio eremuetan arreta jarriz:
- Energia
- Mugikortasuna
- Nekazaritzako elikagaiak
- Sormen-industriak
Lurralde bakoitzarentzat interesgarriak diren mugaz gaindiko fluxuak (erosketak eta salmentak, besteak beste) aztertzea da asmoa. Analisi horri esker, intentsitate handieneko fluxuek intereseko eremuetan duten jokaera aztertu ahal izango da eta mugaz gaindiko eremutik irteten diren fluxu ekonomikoak zeintzuk diren nabarmenduko da.
Bere lehen batzorde estrategikoan, Euroeskualdeko hiru gobernuek sektore konbergenteak eta RIS3etan ondorioztatutako lehentasunezko lau espezializazio eremuak definitu zituzten. COMPET’plus proiektuak eremu horietan jardungo du mugaz gaindi:
- Elektro-mugikortasuna, arlo elektrikoan zein hidrogenoan
- Energien hibridazioa
- Elikadura osasungarria
- ICC: industria-aplikazioetarako animazio birtualeko lankidetza-ildoa
Jarduera berritzaileak identifikatzea
Fluxu ekonomikoen analisia burutu ondoren kate-maila berritzaile indartsuak nahiz defizitarioak dituzten jarduerak identifikatzea da zeregin honen asmoa. Helburua jarduera estrategikoak osatzeko eragile ekonomikoekin lan egitea da, berrikuntza eta negozio aukerak identifikatuz. Beste lurralde batzuetan ezarritako salerosketa-fluxuak atzerriratzeko proiektuen eta irtenbideen azterketa ere egingo da.
Ezagutza transferitzeko saioak
Ekintza garatzen den bitartean, proiektuaren barruan sinergiak bultzatu nahi dira esparru teorikoaren eta garapen praktikoaren artean. Horrela, barne-saio batzuk aurreikusten dira (bazkideen artekoak), proiektuan erabakigarriak diren zenbait alderdiri buruzko gogoeta teorikoa errazteko: RIS3, Balio-kateen sorrera, Ekintzailetasuna eta enpresa traktoreak eta Berrikuntza plataformak.
Espezializazioak
Lehentasunezko lau espezializazio eremu
- Energia
- Mugikortasuna
- Nekazaritzako elikagaiak
- Sormen-industriak
Berrikuntza
Berrikuntza eta negozio aukerak
Fluxu ekonomikoak aztertu ondoren, kate-maila berritzaile indartsuak zein defizitarioak dituzten jarduerak identifikatzea da zeregin honen asmoa.
