Urtarrilaren 12an COMPET’Plus mugaz gaindiko enpresa-lehiakortasun eta berrikuntza proiektuaren topaketa birtualak edo webinar-ak abiatu dira, non Akitania-Berriko, Euskadiko eta Nafarroako enpresa txiki eta ertainek parte hartzen duten. Topaketa hauek proiektuaren lau ardatzak jorratzeko aukera ematen dute: energia, mugikortasuna, nekazaritza-elikagaiak eta sormen industriak.

Lehen topaketa urtarrilaren 12an ospatu da, eta 93 pertsonek hartu dute parte. Bertan elektro-mugikortasuna izan da ardatz nagusia, bai elektrikoan bai hidrogenoan. Lehen hitza Oscar Miguelek hartu zuen, CIDETEC Baterien Ikerketa Zentroko zuzendaria, eta bateria elektrikoek hirigune zein landa-guneko ibilgailu elektrikoetan ematen dituzten aukerak esplikatu zituen.

Guillaume Le Berre PRAGAMA MOBILITY Iparraldeko hidrogeno bizikleten enpresa zuzendari nagusiak, bere aldetik, bere enpresak eskaintzen dituen hidrogeno-bizikleten zerbitzuak aditzera eman zituen, eguneroko joan-etorriak ingurugiroarekiko errespetuzkoak izatera eraldatzeko asmoz.

Ondoren, Stardurst proiektuko Maribel Gomezek hartu du hitza, Irunean burutzen ari diren jarduerak azaltzeko. Stardust prooiektuak energia berriztagarriak eraikin publikoetan eta mugikortasun elektrikoa bultzatzea ditu helburu.

Azken hitzartzea IRIZAR e-MOBILITY esperientziaren inguruan izan zen, autobus elektrikoen ekoizleak, hain zuzen. Alberto Gonzalez zuzendari komertzialak gipuzkoar enpresak ekoiztutako ibilgailu elektrikoak aurkeztu zituen (ie bus, ie tram, ie truck), baita ezaugarri tekniko eta diseinukoak ere.

93 pertsonek jarraitu duten mugikortasunari buruzko webinarra.

Ondorengo bilera birtualak (webinar-ak) urtarrilaren 19an, energien hibridazioa gai nagusi gisa; urtarrilaren 26an, elikadura osasuntsua hizpide; eta otsailaren 2an, aplikazio industrialetarako teknologia numerikoaren sormena-gaien inguruan izango dira. Bilera hauek hautatutako lau sektoreetako joera eta aukerak aztertzeko aukera ematen dute.

COMPET’Plus Eskualdeen Garapenerako Europar Funtsak (EGEF) finantzatutako proiektua da, INTERREG V – POCTEFA programaren bitartez. COMPET’Plus programa 2022ra arte garatuko da, eta inplikatutako hiru lurraldeetako (Akitania-Berria, Euskadi, Nafarroa) enpresa, zentro teknologiko eta klusterrekin mugaz gaindiko bi berrikuntza-plataforma sortzea du helburu. Enpresa traktoreen (talde handiak edo enpresa liderrak) eta enpresa hornitzaileen (ETEak eta tokiko enpresak) arteko lankidetza-lana sustatzea du xede, eskaintza teknologiko bateratua sortzeko asmoz.

Kontaktua:

HARPIDETU GURE NEWSLETERRERA