“EU Industry Days” direlakoetan COMPETplus proiektuko Event eta mugaz gaindiko korridore multienergetiko bati buruzko azterlanaren aurkezpena

POCTEFA COMPET ‘plus proiektuak industria-arloko Europako Jardunaldietan (EU Industry Days) tokiko “event” bat antolatu du.

Bilkurak mugako eskualdeek ekonomia adimentsu, iraunkor eta integratzaile bihurtzeko izan dezaketen zeregina aurkeztu eta eztabaidatu du. Horretarako, mugaz gaindiko berrikuntza-plataformak eta klusterrak sortuz gure mugan garatutako dinamika aurkeztu da. Dauden mugaz gaindiko 3 klusterrak aurkeztu dira (INNOVMEDICA, BIGDATIA eta ADDITIVALLEY), baita Interreg POCTEFA COMPET ‘plus proiektuaren esparruan egiten ari den lanean ere:

  • Mugaz gaindiko lankidetza iraunkorra elektromugikortasunaren sektorean
  • Hibridazio energetikoko lan-bideak – Estazio multienergia
  • Zaharberritze kolektiboa eta tokiko hornidura
  • Mugaz gaindiko kluster bat formalizatzea Gamifikazioan – 3D Irudia eta Errealitate Gehitua

Ekitaldiaren bigarren zatia tailer bati eskaini zaio. Tailer horretan mugaz gaindiko korridore multienergetiko baten diseinuari buruzko ikerketa baten emaitzak aurkeztu eta egiaztatu dira. Hiru lurraldeetako enpresa eta erakunde publikoek ikerketaren emaitzei buruz eta korridore multiergetiko hori gauzatzeko aukerei eta interesei buruz eztabaidatu dute.

Parte publikoaren aurkezpenak eta grabazioak webguneko baliabideen atalean daude eskuragarri.

HARPIDETU GURE NEWSLETERRERA