Interreg POCTEFA COMPET´plus proiektua MUBIL eta FEBUS bisitatu ditu.

Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroaren arteko mugaz gaindiko proiektuak MUBIL plataforman eta FEBUS-en bi lan-jardunaldi antolatu ditu sinergiak bilatu eta mugaz gaindiko lankidetzan sakontzeko.

POCTEFA COMPET’plus proiektuaren kideak Tolosako mugikortasun jasangarri eta adimentsuaren MUBIL poloan izan dira, egoitza bisitatu, esperientziak partekatu eta hiru lurraldeetako mugikortasun jasangarria oinarritzat duten proiektuak aitzinean jartzeko. Uztailaren 19an Paueko FEBUS instalakuntzetara egindako bisitari eransten zaio, Paue hirigune-elkargoko emisio gabeko garraio sistema ezagutu asmoz burututakoa. Hidrogeno motore baten bitartez 18 metroko ibilgailuen munduko lehen autobus linea da FEBUS. Nafarroako gobernuko delegazio bat, NAITEC Automozio eta Mekatronika Teknologia zentroa, AIN Nafarroako Industria Elkargo eta MUBIL plataforma lagun, kideek autobusak eta hidrogeno-ekoizpen estazioa bertatik bertara ikusi dituzte, eta proiektuaren barneak ezagutu ere.

Era berean, NAVEAC-era bisita bat egitea ere aurreikusi da ekintza honen pean, Nafarroako ibilgailu elektriko, autonomo eta konektatuaren industria gaitasunak garatzeko egitasmoa hobeto ezagutzeko. Sektore honen baitan mugaz gaindiko berrikuntza-plataforma baten sorreran lan egiten jarraitzea da helburua.

HARPIDETU GURE NEWSLETERRERA