COMPET’plusen aldizkako newsleterrak prestatzen ditugu, interesekoak diren edukiez gain, proiektuko berrikuntzen eta burutzen ditugun jardueren berri emateko.
COMPET’PLUSeko ALBISTEAK
Urtarrilaren 12an COMPET’Plus mugaz gaindiko enpresa-lehiakortasun eta berrikuntza proiektuaren topaketa birtualak edo webinar-ak abiatu dira, non Akitania-Berriko, Euskadiko eta Nafarroako enpresa txiki eta ertainek parte hartzen duten.
Irunen kokatuta dagoen FICOBAko erakustazokan, irailak 8 dituen honetan, COMPET’plusen lehenengo batzorde estrategikoa antolatu da. Hiru eskualdeetako agintari publikoak ordezkatzen dituen batzorde hau abiapuntu garrantzitsua da COMPET’plus proiektuaren helburuak lortzeko bidean, zeinak enpresen lehiakortasuna eta ETEn berrikuntza sustatu nahi baititu hiru lurralde horien (Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroa) artean mugaz gaindiko eta I+G+b-ren alorreko lankidetzaren bidez.
COMPET’plus proiektuak bere lehenengo batzorde estrategikoa egingo du irailaren 8an Hendaian, Euroeskualdearen egoitzan. Batzorde horretan hiru eskualdeetako ordezkari politiko garrantzitsuenak elkartuko dira, eta mugaz haraindiko eztabaida politikorako eremu hau erabakigarria izango da interesguneei eta lankidetzari buruz eztabaidatzeko, eta balizko baterako jarduerak lantzeko.
