POCTEFA COMPET’plus proiektua hautatu dute Eskualdeen eta Hirien Europako Astean alboko ekitaldi bat antolatzeko

POCTEFA COMPET’plus proiektuko bazkideek alboko ekitaldi bat antolatu dute Eskualdeen eta Hirien Europako Astean (EU Regions Week), espezializazio adimenduneko estrategiek mugaz gaindiko eskualdeetan lehiakortasuna bultzatzeko izan dezaketen zeregin erabakigarria aztertzeko. Aurten ere, bigarrenez, EU Regions Week online egingo da. Alboko ekitaldia datorren urriaren 15ean izango da, 9:30tik 11:00etara.

Ekitaldiaren helburua da metodoa eta emaitzak aurkeztea eta eztabaidatzea, mugaz gaindiko lankidetzan aurrera egiteko nola erabil daitekeen aztertuz. Saio horretan, mugako eskualdeek ekonomia adimendun, jasangarri eta inklusibo bihurtzeko izan dezaketen zeregina eztabaidatu nahi dugu. Digitalizazioak eta lankidetzarako plataformek eskualdeen eta interes taldeen artean arlo eta interakzio berriak irekitzeko duten zeregina eztabaidatzeko gunea ere izango da. Azkenik, lankidetza hori nola gauzatu aztertuko dugu, eta mugaz gaindiko klusterren eta berrikuntzarako plataformen sorrerari buruz hitz egingo dugu. Compet’plus proiektua POCTEFA Competitiv’eko proiektuaren jarraipena denez, aurretik dauden mugaz gaindiko 3 klusterrak aurkeztuko ditugu (INNOVMEDICA, BIGDATIA eta ADDITIVALEY), eta baita klusterretan parte hartzen duten enpresen esperientzien lekukotasunak ere.

Ekitaldiari buruzko argibide gehiago nahi baduzu, edo izena eman nahi baduzu, egin klik hemen.

HARPIDETU GURE NEWSLETERRERA