Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroaren arteko mugaz gaindiko proiektuak lan-saio bat antolatu du Nafarroan, NAVEAC proiektua ezagutzeko. Ekimenaren helburua ibilgailu elektriko, autonomo eta konektatuaren inguruan eskualdeak dituen industria-gaitasunak garatzea da.

Interreg POCTEFA COMPET’plus proiektuak aurrera jarraitzen du mugikortasunaren arloan mugaz gaindiko berrikuntza-plataforma bat sortzeko duen helburuan. Joan den uztailean Tolosako MUBIL mugikortasun adimendun eta jasangarriaren erreferentziazko polora eta Paueko FEBUS instalazioetara, aglomerazioaren isuri neutroko garraio-sistemari buruzko informazioa biltzera egindako bisiten ondoren, proiektuko bazkideak Nafarroara joan dira NAVEAC ezagutzera. Azken honek, ibilgailu elektrikoaren eta ibilgailu konektatuaren arloetan, soluzio espezifikoekin sistema lagunduetan eta konektibitatean, adimen artifizialean, egiturazko simulazioan, kudeaketa termikoan, pisua arintzean, logistika adimendunean edo inprimatze funtzionalean konponbideak eskaintzen ditu.

Volkswagen Taldeak NAITEC zentroa homologatu berri zuela jakin zen bilera hasieran. Homologazioak sistema eta osagaien ziurtatzea kondutan hartzen du.

Bilerak osagarritasunak eta sinergiak identifikatzen jarraitzeko balioko du, gero mugaz gaindiko proiektuetan lan egiteko. Ildo horretan, bisita urrats bat gehiago da COMPET’plus proiektuak mugaz gaindiko partzuergo bat sortzeko duen misioan, 2022ko martxorako aurreikusitako GO MOBILITY aretoan aurkeztuko litzatekeena.

Mugaz gaindiko lankidetza-proiektua

COMPET ‘plus proiektuaren helburua inplikatutako hiru lurraldeen (Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa) mugaz gaindiko lankidetzaren bidez, bertako ETEen lehiakortasuna eta berrikuntza sustatzea da I+ G+b arloan. Horretarako, enpresa traktoreen (talde handiak edo enpresa liderrak) eta enpresa hornitzaileen (ETEak eta tokiko enpresak) arteko lankidetza sustatuko duten bi berrikuntza-plataforma sortu nahi dira, haien bidez baterako eskaintza teknologikoa sortzeko. 2020az geroztik egindako lanari esker, lau gairen inguruan bideratu dira COMPET’plus jarduerak: elektro-mugikortasuna, elektrizitate zein hidrogeno bidezkoa; energien hibridazioa; elikadura osasungarria; eta industria-sektoreari aplikatutako teknologia digital sortzaileak.

COMPET ‘plus proiektua 2020 eta 2022 artean garatuko da eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du %65, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bidez. Hiru lurraldeen arteko mugako eremuaren garapen jasangarria sustatzeko sortutako lurralde-lankidetzarako programa europarra da.

Proiektuak diziplina anitzeko talde bat biltzen du, eta, bertan, analisi, enpresagintza, merkataritza eta berrikuntzarako gaitasunak uztartzen dira, bost bazkideren parte-hartzearen bidez: Baiona Pays Basqueko Merkataritza Ganbera (taldeburua), Gipuzkoako Merkataritza Ganbera, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutua, SODENA Nafarroako Garapen Ekonomikorako Sozietatea eta Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea.

Kontaktua:

HARPIDETU GURE NEWSLETERRERA