Logotipo COMPET'plus, sección agenda

COMPET’pluseko lehen batzorde estrategikoa

Batzorde hau biltzea abiapuntu garrantzizkoa da proiektuan parte hartzen duten hiru lurraldeen (Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa) mugaz gaindiko lankidetzaren bidez, I+G+b arloan ETEk duten enpresa-lehiakortasuna eta berrikuntza sustatzea helburu duen proiektu honen jarduerak burutzeko. Lehen bilera honetan, zeregin hauek gauzatuko dira:

    • RIS3k ondorioztatutako lehentasunezko lau espezializazio eremuak berrikustea (energia, mugikortasuna, nekazaritzako elikagaiak eta sormen-industriak).
    • Mugaz gaindiko lurraldearen lehiakortasunerako eskualde-apustuak aztertzea.

Batzorde honetan parte hartuko dute: Mathieu Bergé Euroeskualdea, Mugaz Gaindiko Lankidetza, Portu eta Aireportuen arduretan eskuordetutako eskualdeko kontseilariak; Bernard Uthurry Akitania Berriko Eskualde Kontseiluko lehendakariordeak, garapen ekonomiko eta digitalaren kargudunak; Jean Louis Valls CTP Pirinioetako Lan Erkidegoko zuzendariak; Mikel Anton Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendariak; Catalina Chamorro Eusko Jaurlaritzako I+G Nazioartekotzeko arduradunak; Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusiak eta Izaskun Goñi Nafarroako Gobernuko Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak.

Lekua: Ficoba azoka eremuan, Irunen.

Mapa Ficoba
(Mapan sakatuta xehetasun handiagoz bistaratzen da)

Date

Sep 08 2020
Expired!

Time

All Day

Local Time

  • Timezone: America/Los_Angeles
  • Date: Sep 07 - 08 2020
  • Time: All Day
FICOBA

Location

FICOBA
Avda. de Iparralde 43. 20302 Irun
Website
https://www.ficoba.org/es/

Organizer

Uncategorized @eu