Berrehun pertsonek hartu dute parte POCTEFA COMPET’plus proiektuaren online mintegietan.

Urtarrila eta otsaila bitartean ospatu dira online mintegiak, eta proiektuaren lau ardatz tematikoak izan dituzte hizpide: energia, mugikortasuna, nekazal elikadura eta sormen industriak.

COMPET’plus programan antolatutako web bidezko topaketek hautatutako lau sektore horien joerak eta aukerak ezagutzeko aukera eman dute. Mugaz gaindiko proiektuak enpresen leihakortasuna eta enpresa txiki eta ertainen berrikuntza bultzatzea du helburu, Akitania-Berriko, Euskadiko eta Nafarroako eragileen artean.

Behin energian, mugikortasunean, nekazal elikaduran eta sormen industrietan joera nagusiak identifikatuta, COMPET’plus proiektuak tailer tematikoak hartuko ditu martxoan. Agendan, eskaintza teknologiko bateratu bat sortzeko bi berrikuntza plataforma abiatuko dira lan jardunaldietan, enpresa eragileen (enpresa txiki zein tokikoak) elkarlana sustatzera deituak.

COMPET’plus proiektuari buruzko informazio guztia, hala aurkezpenak, mintegietako hitzartze eta jarduerak competplus.eu/eu web gunean aurki daitezke. Mugaz gaindiko proiektu honen baitan abian diren lanetan parte hartzeari buruzko informazioa eskaintzen da ere.

Parte-hartzeak eta aurkezpenak eskuragarri daude web-orriko baliabideen atalean.

 

Lau online mintegi

Lehen topaketa birtuala urtarrilaren 12an izan zen, elektromugikortasuna ardatz, motore elektriko zein hidrogenozkoetan. 93 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte, CIDETEC, PRAGMa MOBILITY, IRIZAR e-MOBILITY enpresetako adituak bateria elektrikoen potentzialaz jabetu ziren, autoz egiten diren joan-etorrientzat hirigune zein landa gunean. Era berean, busa, tramway-a eta kamioi elektrikoen erabilpenaren abantailak azpimarratu dituzte. Gainera, STARDUST proiektu europarra aurkeztu da, Iruneako udalaren eskutik, mugikortasun elektrikoa eta eraikin publikoetako energia berriztagarrien kontsumo optimizatua sustatzeko helburuz.

Bigarren webinar-ean, urtarrilaren 19an, hibridazio energetikoa izan zen hizpide. ACCIONA, REPSOL eta ESTIA RECHERCHE eta Olio Begetalen Frantziar Institutuaren partaidetzaz gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek. Hibridazio energetikoaren potentziala eta abantailak tratatu ziren, stockage-a eta autokontsumo kolektiboaren mesederako energia konbinazioak hain zuzen. Proiektu berritzaile ugari aurkeztu ziren webinar horretan.

Urtarrilaren 26an sukaldaritza kolektiboan elikadura osasuntsuari dedikaturiko topaketa ospatu zen. NAGRIFOOD, AUSOLAN, INTIA eta ACENA eragileek sukaldaritzako joerak eta mugaz gaindiko proiektuen garrantzia azpimarratu zuten, tokiko, sasoikako eta KM0 produktuen mesederako. Eremu honetan garatu daitezkeen mugaz gaindiko proiektuen garrantzia azpimarratu zen.

Bukatzeko, otsailaren biko online mintegiak teknologia numeriko eta sortzaileak sektore industrialean duen aplikazioa aztertu da. Adituek alegiazko errealitate eta errealitate gehituaren teknologia-aplikazioen potentziala agerian utzi zuten. Partaideak BASQUEGAME elkartearen esperientziez jabetu ahal izan ziren, baita NAUTILUS, NOVA zein INNOVAE enpresen eskarmentuaz ere.

COMPET’plus proiektua, 2020-2022 sasoian garatuko dena, Eskualde-Garapenerako Europar Funtsak (EGEF) %65ean finantzatua da, Interreg V-A Espainia Frantzia Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bitartez. Lurralde lankidetzako programa europar honek mugaz gaindiko lurralde horiene garapen iraunkorra lantzea du helburu.

HARPIDETU GURE NEWSLETERRERA