Otsailaren 2an, asteartea, egin den azken jardunaldi birtuala Industriako Aplikazioetarako Zenbakizko Sorkuntza Teknologiei buruzkoa izan da.

Otsailaren 2an, asteartea, egin den azken jardunaldi birtuala Industriako Aplikazioetarako Zenbakizko Sorkuntza Teknologiei buruzkoa izan da. Unai Extremok, BASQUE GAME elkarteko presidenteak eta Virtualware Group enpresako CEO eta sortzaileak, egin du lehen aurkezpena eta gaming sektorearen gakoak eta teknologiaren joerak laburbildu ditu. Horrez gain, teknologia birtualak enpresa munduan aplikatzearen garrantzia eta potentziala ere azpimarratu ditu.

Bestalde, Nuria Isok, NAUTILUSeko CEO eta sortzaileetako batek (errealitate birtualean espezializatutako enpresa), errealitate birtualak enpresa-munduan izan ditzakeen aplikazioak nabarmendu ditu, haize-sorgailu eolikoetako langileak prestatzeko simulagailu birtualen erabilera adibidetzat hartuz.

Jarraian, Frederic Garciak hartu du hitza, NOVAEko Business Developerra (zenbakizko teknologietan eta hizkuntzetan espezializatutako enpresa) eta industria-aplikazioetarako zenbakizko teknologiak erabiltzen dituzten hainbat proiektu azaldu ditu: prestakuntza birtualeko ikastaroak eta sistema konplexuen simulazioa. Gainera, komunikazioa erraztuko duten eta bezeroentzat erakargarri izango diren 3Dko ikastaro birtualak garatzen ari direla ere adierazi du.

Azken hitzaldia Idoia Salsamendik egin du, INNOVAE enpresako Marketing Managerrak (errealitate areagotuan eta errealitate birtualean oinarritutako irtenbideak garatzen dituen enpresa teknologikoa), eta errealitate birtuala darabilen prestakuntzak laneko segurtasuna hobetzen duela eta langileen eraginkortasuna areagotzen duela azpimarratu du. Horrez gain, garatzen ari diren hainbat proiektu ere erakutsi ditu: besteak beste, muntaketa lanak optimizatzeko errealitate areagotua, prestakuntza, logistika-eragiketen digitalizazioa eta datuen bistaratze aurreratua.

32 lagunek jarraitu dute webinarra. Hitzaldiak eta aurkezpenak webguneko baliabideak atalean daude eskuragarri.

Hautatutako sektoreetan dauden joerak eta aukerak ezagutzeko balio izan duten lau webinarrak antolatu ondoren, gaikako hainbat tailer antolatuko dira eta lau esparru ekonomikoetarako mugaz gaindiko Partzuergoak sortzeko helburua izango dute. Era berean, berrikuntza plataformak eta irtenbide berritzaileak sortzen lagun dezaketen arazoak eta ahalmenak identifikatzeko lan egingo da talde eta enpresa traktoreekin.

HARPIDETU GURE NEWSLETERRERA