Urtarrilaren 26an egin da COMPET’plus proiektuaren hirugarren jardunaldi birtuala (webinarra). Mintegi honetan Sukaldaritza Kolektiboko Elikadura Osasungarriaren gaia landu da.

Urtarrilaren 26an, asteartea, egin den hirugarren jardunaldi birtuala Sukaldaritza Kolektiboko Elikadura Osasungarriari buruzkoa izan da. Lehen hitzaldia Sandra Aguirrek, NAGRIFOOD Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Klusterreko managerrak egin du eta jatetxeen joerak eta egungo kontsumitzailearen ezaugarriak laburbildu ditu. Gainera, “sukar berdean” murgilduta gaudela azaldu du, tokiko eta zero kilometroko produktuen kontsumo osasungarri eta jasangarrien zabalkundean, alegia.

Bestalde, Amaia Aguirrek, AUSOLAN taldeko berrikuntza arduradunak, kooperatibak elikagai osasungarrien, jasangarrien eta tokiko, sasoiko eta produktu ekologikoen alde egindako apustua azpimarratu du, “Baserritik mahaira” Europako ekimenarekin bat eginez. Nelly Veuillens AUSOLAN-BERTAKOA taldeko Baionako antenaren kalitate arduradunak Iparraldeko ikastetxeetan prestatzen dituzten menuen aniztasunaz hitz egin du, eta baita bertako lehengaiez ere: produktu freskoak, tokikoak eta ekologikoak.

Ondoren, Thierry Poussonek hartu du hitza, ACENAko presidenteak (institutu eta ikastetxeetako erosketetarako zentralen elkartea) eta eskola-jantokien elikadurak kalitatezkoa, ekologikoa eta gehigarri gutxiagokoa izan behar duela adierazi du, eta baita elikadura horrek eragile guztien inplikazioa izan behar duela ere: sukaldarietatik hasi eta bertako kolektiboetaraino. Horrez gain, erosketa zentralizatuaren prozedurak eta erabiltzen dituzten eskaintzak aztertzeko irizpideak azaldu ditu.

Azken hitzaldia Natalia Bellostasek egin du, INTIAko gerenteak (Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutua) eta Europa mailan zein mugaz gaindi parte hartu duten tokiko produktu jasangarri eta biologikoekin egindako proiektuak erakutsi ditu. Era berean, gai honetan mugaz gaindiko lankidetza sustatzearen aldeko apustua egin du.

48 pertsonek baino gehiagok jarraitu dute webinarra. Hitzaldiak eta aurkezpenak webguneko baliabideak atalean daude eskuragarri.

Hurrengo bilera birtuala (webinarra) otsailaren 2an izango da eta Industriako Aplikazioetarako Zenbakizko Teknologia Sortzaileak izango dira protagonista. Jardunaldi horiek hautatutako sektoreetan dauden joerak eta aukerak ezagutzeko abagunea eskainiko dute.

HARPIDETU GURE NEWSLETERRERA