Kultura eta Sormen Industriei (KSI) buruzko mugaz gaindiko bigarren jardunaldiak oso emaitza positiboa izan du eta bertan, berrogei bat parte-hartzaile izan dira.

POCTEFA COMPET’plus proiektuak aurrera jarraitzen du. Joan den ostiralean, martxoak 26, industriako aplikazioetarako KSIei buruzko tailer bat egin da.
Errealitate birtual zein areagotuan, gamifikazioan, urrutiko prestakuntzan eta mantentze-lan industrialen aplikazio errealean jarduten duten mugaz gaindiko aktoreak ezagutzea izan da goiz honen helburua; eta baita mugaz gaindiko espazioaren beharrei, lankidetzarako oztopoei eta aukerei buruzko informazio-trukea egitea ere. Bederatzi enpresek izan dute bertan aurkezteko aukera eta haien egiten jakitea eta produktu/zerbitzu garrantzitsuenak nabarmendu dituzte. Horri esker, zerbitzu-eskaintzen bateragarritasunak identifikatu ahal izan dira.
Hitzaldiak hiru multzotan antolatu dira:

E-Learning eta Gamifikazioa. Prestakuntza motibagarriak

Tailer honetan urrutiko prestakuntzarako hainbat zerbitzu eta aplikazio aurkeztu dira. Zerbitzu horien abantailak nabarmendu dira, hala nola motibazioa areagotzea, fidelizazioa eta ezagutza-gordetzearen hobetzea. Hizlari guztiek zerbitzu horien pertsonalizazioa eta COVID-19aren ondorioz sortutako aukerak nabarmendu dituzte. Honako enpresa hauen hitzaldiak jaso ditugu:

Errealitate areagotua urrutiko mantentze lanetan

Bigarren multzo honetan, urrutiko teknologiak erabilita ahalbidetutako urrutiko asistentzia-aukerak azaldu dira. Hainbat onura azpimarratu dira, hala nola eraginkortasuna, kostuen aurrezpena, ezagutzaren digitalizazioa, bidaiarik gabeko zerbitzua eta landa-laguntza. Teknologia horiek aukera ematen dute laguntza denbora errealean jaso ahal izateko, eta pertsonalizazio-maila handia eskatzen dute, bezero bakoitzaren ezaugarrietara eta beharretara egokitzen baitira. Honako enpresa hauek parte hartu dute multzo honetan:

Errealitate birtuala arrisku-egoerak, instalazioak edota espazioak berreraikitzeko

Azken multzo honetan, errealitatean erreproduzitu ezin diren egoerak simulatzeko errealitate birtualeko teknologiak erabiltzeari ekin zaio. Ondare historikoa berreraikitzeko eta aplikazio turistikoetarako erabiltzea ere planteatzen da. Testigantza hauek jaso ditugu:

Hitzaldiak eta aurkezpenak eskuragarri daude web-orriko baliabideak atalean.
Mugaz gaindiko hurrengo tailerra apirilaren 22an izango da, eta “Elektro-mugikortasuna” gaia jorratuko du, bai elektrikoa bai hidrogeno bidezkoa – Informazio gehiago hemen.

HARPIDETU GURE NEWSLETERRERA